Gababusak egongo dira Santiago jaietara joan-etorriak egiteko
Zapatuan Etxebarriko eta Ispasterko jaietara joan nahi dutenentzat Gababusak egongo dira Lea-Artibai eskualdeko herri batzuetan. Joan-etorriak 3 euro balio ditu. Tiketak dagozkien udaletxeetan erosi behar dira, eta bihar da azken eguna (13:00ak baino arinago jaso behar dira).
Hain zuzen ere, Aulestitik eta Ziortza-Bolibarretik Etxebarrira joateko aukera egongo da. 21:35etan irtengo da Gababusa Aulestitik, eta 21:45ean Ziortza-Bolibarretik. Bueltarako autobusa, berriz, 02:00etan, 04:00etan eta 05:30ean irtengo da Etxebarritik.
Halaber, Mendexatik Ispasterrera joateko autobusa 21:35ean aterako da. Eta bueltarako 02:30ean, 04:00etan eta 05:30ean egongo da autobusa.
Bestalde, Lekeitiotik Ispasterrera joateko biharko eta zapaturako antolatu dituzte autobusak. Bihar, Bizkaibuseko ohiko ordutegiaz gain, 22:00etan irtengo da Artibai-ko autobusa Ispasterrerantz. Bueltarako autobusa 04:00etan eta 06:00etan irtengo da. Artibai autobusetan joan-etorria egin nahi dutenek, bidai bakoitzeko euro bana ordaindu beharko dute.
Zapatuan, berriz, beste herrietan moduan Gababus zerbitzua edukiko dute.