Ispasterko 2015eko egutegirako argazkiak bozkatu ditzakete herritarrek
Hirugarren Argazki Rally digitaleko argazkiekin osatuko dute datorren urteko egutegia. Horretarako, nahi duenak Ispasterko Udalaren web orrialdean botoa eman dezake.
39 argazki daude aukeran, eta helbide elektroniko bakoitzeko boto bakarra eman ahal da. Gehienez hamar argazki bozkatu ditzake bakoitzak, eta horiei 0tik 10era bitarteko puntuazioa eman behar zaie. Irailaren 10era arte dago botoa emateko aukera. Gero, puntuazio handiena lortzen dutenen artean 12-14 argazkirekin osatuko dute 2015eko egutegia.