Talde zuri-gorriaren hirugarren atezaina izango da atezain ondarrutarra, Gorka Iraizoz eta Iago Herrerinen atzetik, iaz modura. Era berean, Bilbao Athleticen atea zainduko du, Bigarren B mailan. Herenegun jaso zuen Arrizabalagak Ernesto Valverderen erabakia, Australian, talde zuri-gorria denboraldiaurrea prestazen ari den lekuan. Erabaki horregaz, azken asteetan atezainak bizi izan duen zalantza egoera argituta geratu da. Albisteak ez du inor ezustean harrapatu, baina batek baino gehiagok uste du Arrizabalagak Adelante Ligako taldea batean jokatzea hobea izan zitekeela –aukera hori mahai gainean egon da azken asteetan–, garapenean aurrera egiteko. Edonola ere,
Valverdek konfiantza osoa dauka ondarrutarrarengan. Urterik urte ematen duen mailagaz oso pozik agertu da entrenatzailea, eta hori adierazi ere egin dio Arrizabalagari.
Draft Futbol-eko Urrezko Atezaina
Bilbao Athleticeko atezaina Athleticen lehen atezain izatera deitua dago. Aurreko denboraldian Draft Futbol 2014ko
Urrezko Atezain izendatu zuten. Sari horrek etorkizuneko izarren jokoa, denboraldiko ibilbidea eta etorkizuna aitortzen du.