Ondarroak XVII. Baserri Azoka ospatuko du abuztuaren 2an
Ordutegiari dagokionez, azoka 10:00etatik 14:30era egongo da zabalik.
Horrela ba, beste behin ere, azokan baserriko produktuak eta nekazaritza-elikagaiak dastatu eta erosteko aukera egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. “Horrez gain, txahal errea dastatzeko eta taloak erosteko aukera ere egongo da azokan”. Orokorrean, azokan, Lea-Artibaiko eta oro har, Bizkai osoko hainbat baserritarren produktuak egongo dira. “Kalitate goreneko bertoko produktuak erosteko aukera edukitzeaz gain, ekoizleak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere egongo da”, gaineratu dute.Antolatzaileek herritarrei azokara gerturatzeko deia egin diete: “Animatu eta etorri Ondarroako Baserri Azokara. Eros ditzagun bertoko baserritarren produktuak”.
Guztira 18 salmenta postu egongo dira eta ondoko produktuak egongo dira eskuragai:
-
Fruitu eta barazkiak
-
Fruitu eta barazki ekologikoak
-
Idiazabal gazta.
-
Ahuntz gazta.
-
Ogia eta gozoak.
-
Eztia
-
Txerrikiak.
-
Ahatekiak.
-
Loreak
-
Txakolina
-
Sagardoa
-
Arrain kontserbak
-
Barazki eta fruitu kontserbak
-
Eskuz egindako pilotak