Artibai errekaren alboan dagoen etxeko geranioak asko gustatu zaizkio epaimahaiari.
Lehen saria, bestalde, Erdotza etorbideko 6. atean bizi den
Mari Carmen Rodriguezentzat izan da. “Koloreetako lore eta landara berdeekin apainduta dauka balkoia”, azaldu dute Ekozaingoek.
Bigarren saria ere Erdotza etorbidera joan da. 20. zenbakian bizi den
Mari Carmen Olaberen balkoia saritu dute ekologia taldekoek. “Balkoiak ikustera pasatu ginenean kolore desberdinetako surfiniak eta liliumak zituen, zabaldu barri”, zehaztu dute Ekozaingoek.
Hirugarren saria, azkenik, Iderragan bizi den
Julen Marurirentzat izan da. “Kolore desberdinetako lorak ditu balkoian”, aitatu dute epaimahaikoek.
Orokorrean, balkoiak zainduago daudela azaldu dute Ekozaingoek. “Jadanik ez dago traste zaharrik balkoietan, ez zikinik ez eta butanorik ere “, esan dute. Eta loreontzi aldetik ere hobeto aurkitu dituzte balkoiak.
Bestalde, aurten lorak beranduago etorri direla azaldu dute. “Orain hobeto daude gu balkoiak ikustera joan ginenean baino”. Berezitasunen artean, arbusto eta limoi arbolak ere ikusi dituztela zehaztu dute, bai eta usaindun lorak ere.