Hondartzetako ekimenaren barruan egingo dituzten ekitaldiak abuztuaren hasieran izango dira. Hain zuzen,
Lea-Artibain, Busturialdean eta Mutrikun zabalduko dute dispertsioaren aurkako mezua ekimen horregaz bat egiten dutenek.
Lea-Artibairi dagokionez,
Lekeition eta Ondarroan batuko dira herritarrak. Eta kostaldekoak ez diren herritarrei zuzendutako protesta Lekeition egingo dute,
11:30ak aldera hasita. Abadeen Moilan elkartuko dira parte hartzaileak.
Ondarroan, bestalde, 12:00etan hasiko da dispertsioaren kontrako protesta. Alamedan batuko dira herritarrak.
Aurreko urteetan, Busturialdeko Laidan ere egin izan zuten hondartzetako ekimena; baina, aurten, ez da horrela izango. Neguko denboraleek eramandako harea dela eta, Laidan ezer ez egitea erabaki dute.
Gernika-Lumoko herritarrek, adibidez, Lekeitioko protestagaz bat egiteko deia egin dute. Hala ere, baliteke Mundakan eta Ean ere zerbait egitea egun horretan, urtero antolatzen baitute zer edo zer.
Mutrikun ez dute datarik zehaztu oraindik, baina abuztuan ekimenagaz bat egingo dutela iragarri dute. Data jartzean, jakinaraziko dutela esan dute.