Txakurren inguruko arautegia moldatzen ari dira eta kakak batzen ez dituzten jabeen aurkako isunak handituko dituzte neurri modura. “Helburua, jarrera arduratsuak bultzatzea da”, esan dute.
Udalaren ustez, oraindik ere denenak diren espazioenganako ardura gutxi erakusten dute herritar batzuek. “Lekeitiarron haserrea bistakoa da eta uda garaian areagotu egiten da normala den moduan”; esan dute. Izan ere, lekeition txakur asko dago eta uda garaian kopuru hori gehitu egiten da.
“Txakur baten jabe izateak derrigortasun batzuk dakartza, eta horien artean bere kakak batzea, zelan ez” adierazi du udalak. Era berean, txakur jabe gehienak ez dutela horrelako portaerarik esan dute. “Baina gutxi batzuren arduragabekeria guztiei leporatzen zaie eta gutxi batzuen arduragabekeriak jokaera arduratsuak dituztenen kontra jotzen du”.
Gai horreri dagokionez,
udalak bere esku dagoena egiten duela esan du, eta herritarren parte hartzea ere eskatu dute. “Lekeitiarrok ere zerbait egiteko aukera daukagu horrelakoak ikusten ditugunean: txakur jabe lotsagabeari adierazi batu egin behar duela bere txakurrak kalean utzi duena”.