


https://www.youtube.com/watch?v=8c8yaFuo4mE Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak etzi elkartasun jaialdia egingo dute Irrien Lagunak Gizartekintza taldeagaz batera Ondarroako kiroldegian. Mundu guztia elkartasun jaialdian dantzan eta ondo pasatzera gonbidatu dute Arnasa elkarteko kideek, Irrien Lagunek eta Ondarroako hainbat eragilek. Denek bat egin dute etziko egingo den jaiagaz.





https://www.youtube.com/watch?v=eABQkhg5CIc Ondarroako udaletxe zaharreko teilatua konpontzen ari dira egunotan. Udaletxe zaharraren inguruko orografiak tamaina handiko kamioiak bertaratzea ezinezkoa egiten duenez, Kantoipe kalean jarritako garabi handi batetik ari dira jasotzen hara eraman beharreko material guztiak.

https://www.youtube.com/watch?v=Uyek9fELQVo#t=26 BERRIA-k eta Elkar argitaletxeak elkarlanean egindako dokumentala bihar estreinatuko da Bilboko Campos Eliseos antzokian, Kupula aretoan, 20:00etan. Kirmen Uribe ondarrutarrak, Mikel Urdagarinek, Mikel Valverde, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek 2013ko azaroan New York hirian grabatutako dokumentala da bihar Bilbon estreinatuko dena.


