

https://www.youtube.com/watch?v=kDdugMKuddI San Antolin Egunez ohitura duten modura, Lekeitioko alkateak eta zinegotziek udaletxetik elizarainoko ibilbidea egin dute gaur goizean Lekitto Musika Bandak lagunduta. Eguerdian, baina, entzule gehiago izan ditu herriko bandak.


https://www.youtube.com/watch?v=AudZPlib820&feature=youtu.be Urtero modura, mozorroak jantzi eta kalejira alaian egin dute "bajada" herriko kuadrillek. Lekitto Musika Bandak eta Aittitta Makurra eta Ardoa Barrura txarangek lagunduta agertu dira jaiaren erdiguneraino. Udaletxe aurreko plazan itxaron diote, gero, jaietako protagonistari: Anterori.

https://www.youtube.com/watch?v=JCzTdlMsOoU Asteburuan ondo baino hobeto ospatu du Gabeko Izarrak aldizkariak bere lehen urteurrena. Barikuan, 17:30ean, turrun hotsak eman zion hasiera jaiari. Zehatz esanda, sei turrun jo zituzten, luze, bi bidar.

https://www.youtube.com/watch?v=Iw4ObkpxVxQ Zapatuan Angel Etxaniz Olabarria ondarrutarra zena omendu nahi izan zuen Aurrera Kirol Elkarteak. Hain zuzen ere, abuztuaren 30ean bere hilketaren 34. urteurrena bete zen, eta Aurrerak omenaldi berezia eskaini nahi izan zion elkartearen zuzendariordea izandako Etxanizi.



https://www.youtube.com/watch?v=fzKGGLmpH9w Bioman kanpainaren barruan Aztik egindako neurketaren arabera, antxoaren biomasa 85.000 tonakoa zen maiatzaren amaieran. Hala, biomasa kopuruak hazten jarraitzen duela nabarmendu dute kanpainako arduradunek. Jakinarazi dutenez, aurtongo datuak iazkoekin alderatuz gero, %58 handitu da antxoaren biomasa, arrantzaldiaren amaieran.