Gure Esku Dagoren giza kateak milaka lagun elkartu ditu, Durangotik Iruñeara

https://www.youtube.com/watch?v=BtiYN--4orU&feature=youtu.be Banan bana, eskuak elkarri emanda, milaka eta milaka herritarrek Durango eta Iruñea lotu dituzte, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek metro asko saldu dituzte eta Elorrio eta Bergara artean kokatu dira. Guztira 150.000 herritarrek parte hartu dute giza katean, gutxi gorabehera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Lea-Artibai eta Mutrikuko 'Asteko albistegia' eta zorion agurren bideoa, ikusgai

https://www.youtube.com/watch?v=pLODDA2oXG4 Asteon albistegiak ondoko gaiak biltzen ditu: Lekeitioko Udalaren eta gazte asanbladaren arteko harremana, etenda (Lekeitio); Preso gaixo larriak etxeratzeko eskatzeko ekitaldia (Ondarroa); Bizkaiko hondartza denboraldia, zabalik (Lea-Artibai); Giza kate erraldoia, domekan (Lea-Artibai eta Mutriku); Lumentzako koba, Gizateriaren Ondare (Lekeitio); Euskara Plana aurkeztuko du Ondarroako Udalak; Herria Dugu Arnas iheslarien aldeko ekitaldia, bihar (Mutriku); eta gehiago!

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

HITZAk elkarlanean jorratuko du giza katea

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Gehiago