Milaka herritarrek dispertsioarekin amaitzeko eskatu zuten Bilbon
Euskal jendarteak presoen sakabanaketa berehala amai dadin eskatzeko aldarria egin zuen zapatuan [urtarrilak 10] Bilbon. Aldarria “argi” erakutsi nahi zuela esan zuen Sarek, eta modu horretara, milaka herritarrek Casillatik udaletxera arteko bidea koloretako argiz bete zuten.
Now Euskal Herria manifestazioak inoiz erakutsi gabeko irudia eskaini zion munduari, “ilusio” argiz piztuta. Bilboko Casillatik Zabalbururainoko bidea jendez betea zegoen, baita Zabalburutik udaletxera zihoana ere.
17:30ean hasi zen martxan Casillan, eta ordurako, Zabalburura arteko bide osoa jendez inguraturik zegoen. Manifestazioaren buru ziren furgonetak 18:15ean ailegatu ziren Zabalburura, jendearen txalo zaparrada artean. Handik gutxira, Casillatik abiatutako senideak zein udaletxetik abiatutakoak Zabalburun elkartu ziren. Ekitaldia, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek bertsoekin, eta Rafa Rueda eta Mikel Urdangarinen abestiekin amaitu zen, giro onean.
[nggallery ID=219]