Isurketa Saturraran errekan. Argazkia: Eguzki
Ez da lehen aldia talde ekologistako kideek horrelako salaketa bat egiten dutena. Eguzkikoen esanetan, isurketa gaur [urtarrilak 13] ikusi dute. Saturraran errekan aurretik ere hainbat gorabehera egon izan dira.
Urrutira joan gabe, uda sasoian arrainak hilda agertu ziren errekan. Eta Mijoa auzoko bizilagunek ere salaketa horiek behin baino gehiagotan egin izan dute. “Noiz arte egon behar gara erreka horretako isurketak salatzen?”, gaineratu dute Eguzkikoek.
Isurketa Saturraran errekan. Argazkia: Eguzki