Jaialdia Santo Tomas parrokian izango da. Bateko eta besteko herritarrei jaialdian parte hartzeko gonbitea egin diete elkarteko kideek.
19:30erako dago jarrita hitzordua. Izan ere, ordu horretan bertan hasiko da jai giroa Ziortza-Bolibarko parrokian. Xabier Amurizak eta Mañukortak bertsotan egingo dute. Eta Mikel Ansola pianojoleak ere bere abilezia erakutsiko du.
Xabier Amurizak Mañukortagaz egingo du bertsotan
Kanpapekoak, gustura. Hori gutxi ez eta Xemein abesbatzak kantaldia eskainiko du.
Sarrera doan izango da eta erretiratuen elkarteko kideek herritarrei bertara joateko gonbitea egin diete. «Etor daitezela».
Kanpapeko kideek aurten zer edo zer berezia egin nahi zutelako antolatu zuten jaialdia. «Ez dugu urtero egiten. Baina aurten zerbait egitea pentsatu genuen eta gustura egin dugu», adierazi dute elkarteko kideek.
Horrela ba, lotzen eta lotzen, arratsalde osoa igarotzeko ekitaldiak antolatu dituzte, Ziortza-Bolibarko Udalaren languntzagaz.