Berriatuarrek Zakarias apaiza omenduko dute urtarrilaren 25ean
Omenaldia egiteaz batera, herritarrek bazkaria egingo dute, Arriola jatetxean. Hori baina, urtarrilaren 25ean [domeka] izango da, 14:30ean. Hitzordua 12:00etan jarri dute herritarrek, elizan. Ordu horretan meza nagusia egingo dute. Ostean, bazkaltzera joango dira herritarrak. Menua ondokoa izango da: paella, legatz frijitua, mihia saltsan eta postrea. Bazkariaren prezioa 30 eurokoa da (kafea eta kopa barne).
Izena emateko herritarrek udaletxera joan edo deitu (94-613 70 30) beharko dute.