Gizaburuagako Olazarrek Abadiñoko sanblasetara joateko irteera antolatu du
Otsailaren 3an San Blas eguna ospatuko dute Abadiñon. Eta urtero egin modura, Gizaburuagako Olazar kultur elkarteak jai ospetsura joateko irteera antolatu du. Txangoan parte hartzeko aldiz, herritarrek urtarrilaren 25a baino lehen izena eman beharko dute, herriko tabernan.
Otsailaren 3an, autobusa 10:00etan aterako da Gizaburuagako plazatik (autobusa Olazarrek ordainduko du). Goizean azoka ikusi, taloa txorizoarekin jan eta sagardoa edateko aukera edukiko dute herritarrek. Bazkaria Trabakua behekoan izango da, 14:30ean. Ostean herrira itzuliko dira parte hartzaileak.
Irteeraren prezioa 26 eurokoa da (menua, ardoa barne).