Lea-Artibai eskualdeko turismo eskaintza zabaltzearen ardura
Leartibai Garapen Agentziak edukiko du beste behin ere; Mutrikuko turismo eskaintza, aldiz,
Debegesak zabalduko du. Azoka urtarrilaren 28an (eguaztena) zabalduko da Madrilgo Ifeman, eta domekara arte egongo da zabalik.
Leartibai Garapen Agentziko ordezkariak, iaz, Fitu azokan.
Aurten, gainera,
Fitur Europa eta mundu mailako turismo azokarik garrantzitsuenak 35 urte betetzen ditu. “Urteko lehenengo azoka izaten da eta publiko orokorrari zuzenduta egoten da; turismo negozio mailan oso garrantzitsua da”, azaldu dute Leartibai Garapen Agentziko ordezkariek.
Azokako lehenengo bi egunak profesionalei zuzenduta daude. “Bi egun horietan kontaktuak egiten dituzte profesionalek (agentziekin, helmugen artean, enpresen artean…”. Beste bi egunetan aldiz, herritar guztientzako zabalik egoten da Fitur. “Ikusteko ez ezik, turismo arloko joerak, ikerlanak eta produktuak ezagutzeko aukera ere ematen du
Fiturrek; ekitaldi ezberdinak daude programatuta”.
Lea-Artibai eskualdeko turismo eskaintza Eusko Jaurlaritzak jartzen duen erakusmahaian egongo da ikusgai, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. “Gure eskualdeak euskal kostaldeko marka dauka eta hara bidaltzen ditugu gure eskaintzak”.
Mutrikuko turismo eskaintzari dagokionez, Debabarrenako turismo eskaintzarekin batera egongo da, Gipuzkoako erakusmahaian.