“Gutxinaka-gutxinaka udaberrirako prestatzen ari gara herritarren ortua”. Horrelantxerik jakitera eman dute Lekitto Bedarrako kideek joan den asteburuan egin dutena. Zapatukoa beste hitzordu bat izan zen taldeko kideentzat.
Lekitto Bedarra taldeko kideak, Usotegin beharrean.
Beste behin ere, auzolanean, haziak ereiteko lerroak aitzurtu eta haizetu zituzten herritarrek. Horrez gain, kalean, parte aurrean, dauden jardinerak zaindu eta lora berriak landatu zituzten. Baina oraingoan, mahatsa hazteko egitura ere berreskuratu dute Lekitto Bedarrekoek. “Ekintza garrantzitsu bat gauzatu nahi dugu: aurretik parkean zeuden harrizko zutabeak berreskuratu, mantendu, eta horien aldamenean mahatsa landatu”.