Hitzordua urtarrilaren 30ean (barikua), 18:30ean, jarri dute. Hitzaldia
Askapenak deituta dago eta Kofradia Zaharrean izango da. Besteak beste, Kurdistango herri erresistentzia izango dute hizpide. “Bereziki azken egunetan Kobanetik heldu zaizkigun albise onak”, gaineratu dute
Askapenako kideek.
Baina hori ez da jorratuko duten gai bakarra. Izan ere, hitzaldiaz baliatuz, aurtengo Askapenaren brigadak aurkeztuko dituzte. Herritarrei bertara joateko gonbidapena egin diete antolatzaileek.