
Iñaki Maruri, ezkerretik lehena, eta Mitxel Santamaria aktore gernikarra, eskumatik bigarrena, ikuskizunean.
Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria Madrilen eskainiko dituzten hasierako saioetan egongo dira, gero beste aktore euskaldun batzuek ordezkatuko dituzte, aurretiaz hitzartutako beste proiektu batzuetan parte hartu behar dute ondarrutarrekOrain arte Bilboko Pabellon 6-en kabaret formatuan eskaini izan dute ikuskizuna. Orain, Madrilen, antzokian eskainiko dute Cabaret Chihuahua (Alcala antzokian). “Lehen ere, Bizkaiko zenbait herritan saioa eskaini izan dugunean, antzokietan edo antzeko aretoetan eskaini izan dugu eta ikuskizuna ondo atera izan da, funtzionatu egin du. Beraz, alde horretatik lasai gaude”. Aktoreen artean era aldaketak egongo dira. Marurik, esaterako, ezingo du apirilean Madrilen egon, Euskal Herrian beste proiektu batzuk dituelako. “Nire pertsonaia bestse aktore euskaldun batek ordezkatuko du”. Berdina gertatzen da Alegriarekin ere. “Hasiera baten beldurra ere eman zidan beste batek nik hazitako pertsonaia egingo duela jakiteak. Baina ondo pentsatuta, askatasuna ematen dit. Beste proiektu batzuetan ere parte hartu ahal dut, eta Cabaret Chihuahuak aurrera jarraituko du”. Argi dauka Cabaret Chihuahuak beti edukiko duela bera aldamenean, ahal duen guztietan. Baina baita ere, argi dauka beste proiektu batzuetan ere parte hartu behar duela. Alcala antzokian Priscila, reina del desierto ikuskizunagaz partekatuko du kartela Cabaret Chihuahuak. “Antzerki giroko muina Madrilen dago eta guretzat oso aberasgarria izango da; erakusleiho ona izango da”, gaineratu du Marurik. “Talde osoarentzat ona izango da eta pertsonalki ere bai”. Sarrerak salgai daude, online. Txikitasunetik handitasunera. Horixe da hain zuzen ere Cabaret Chihuahua musikalak lortu duena. Bilboko Aste Nagusirako sortu zen proiektuak harrera mundiala izan du eta Bilbon eskaini dituzten saio gehienetan “sarrerak agortuta” kartela ipini izan dute.