Aulestiko eta Markina-Xemeingo herritarrak objektu hegalari ezezagunaren kontakizuna baieztatu dute
Bi herrietako bizilagunek Juan Mesa Guardia Zibilak urtarrilaren 18an Cuarto Milenio saioan kontatutakoa baieztatu dute: Markina-Xemein eta inguruetan objektu hegalari ezezaguna ikusi zutela 80ko hamarkada bukaeran.
Jon Olea (Aulesti), Nieves Unamuno (Aulesti) eta Juan Manuel Mayo (Markina-Xemein) lekuko gisa agertu ziren Cuarto Milenioren maiatzaren 3ko saioan. Hirurek, euren begietatik edota senideren batek kontatutakoa azaldu zuten.
Kontakizun guztiek, baina, Markina-Xemein inguruan objektu hegalari ezezaguna ibili zela baieztatzen dute.
Cuatro telebista kateko Cuarto Milenio saioak ia zazpi minutu eskeini zien hiru lekukoei eta ostean gaiaren inguruan jardun zuten.
Urtarrilaren 18ko saioan kontatutakoa
Iker Jimenez telebista aurkezleak aurkezten duen Cuarto Milenio telebista saioan Markina-Xemein hizpide izan zen [urtarrilaren 18an]. Saioan Juan Mesa Guardia Zibila agertu zen, Markina-Xemeinen objektu hegalari ezezaguna ikusi zuela esanez. Mesa Markina-Xemeingo kuartelean egon zen beharrean eta haren esanetan, objektu hegalari ezezaguna Markina-Xemeingo herrigunean agertu zen. Gertaera 70ko hamarkada bukaeran gertatu zen [1978].
Almeriakoa (Espainia) da Mesa eta 1978an Markina-Xemeinera ailegatu berri zen. Mesaren esanetan, objektu hegalari handi bat Markina-Xemeingo Guardia Zibilen kuartelaren gainetik pasatu zen. “Inoiz ahaztuko ez dudan gauza da. Objektua ikustean, armak ere eskuetan hartu genituen”.