Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gazte Eguna ospatuko dute zapatuan Berriatuan

Asier Alkorta
Berriatua
2016/04/26
Beste urte batez, Berriatua jai giroan murgiltzen hasiko da zapatuan [apirilak 30]. Nekazal eta Kontserba Azoka egiteaz batera, Berriatuko Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Egunak astebete beranduago hasiko diren San Gregorio Jaietako motorrak berotuko ditu. Egun osoko jaia izango da zapatukoa. Izan ere, Gazte Ansanbladako kideen esanetan, aurten, Gazte Egun “potente” bat antolatu nahi izan dute. “Dagoeneko Sator Zulo gaztetxeak 5 urte egin ditu, eta Gazte Asanblada ere 15 urtera gerturatzen ari da. Berriatuan gazte mugimendua geldirik dago, inoren parte hartzerik ez dagoelako. Dena dela, 5-7 gazte inguru elkartu eta ilusioagaz egun handia antolatu nahi izan dugu; ilusioa ez dugu oraindik galdu”.
Bazkarian parte hartzeko, hilaren 27a baino lehen izena ematen dutenek 7 euro ordainduko dute; egunean bertan ere izena eman ahalko da, baina prezioa 12 eurokoa izango da
Eta herritarrei ere Gazte Egunaren baitan egingo diren ekintzetan parte hartzeko gonbitea egin nahi izan diete. Denok antolatu behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena antolatu behar ez dezaten leloagaz, beraz, herritarrei jai antolatzen laguntzeko eta jaian bertan murgiltzeko dei egin diete. Bazkaria 15:00etan egingo dute. Horretan, gainera, bertoko produktuak izango dira protagonista. “Azoka dagoela aprobetxatuz, bazkaria bertoko produktuekin egingo dugu. Horrela, bertoko nekazari eta abeltzainei laguntzen diegu”. Menua ondokoa izango da: patatak Errioxar erara, solomoa saltsan piper gorriekin, eta postrea, kafea eta kopa. Menu horrez gain, bazkari begetarianoa ere egongo dela aurreratu dute.
Aurten karpa bat ipiniko duten antolatzaileek; eguraldi txarra egiten badu, bazkaria, jolasak eta kontzertuak karpa barruan egingo dira
Bazkarian parte hartu nahi dutenek, eta apirilaren 27a [eguaztena] baino lehen izena ematen dutenek, 7 euro ordaindu beharko dituzte; bestela prezioa 12 eurokoa izango da. Zerrendak gaztetxean bertan, Urepel eta Zentrala tabernetan daude. “Guztiok zaudete bazkarira gonbidatuta”. Jolasak. Bazkaria egin eta gero, 17:00etan, jolasak egingo dituzte. Aurten, gainera, karpa bat ere egongo da. “Eguraldi txarra egiten badu, beraz, ez da ezer gertatzen. Euria egiten badu, bazkaria, jolasak eta kontzertuak karpa barruan egingo dira”. Jolasak egin eta gero, musika poteoa egingo dute, Motxaila Band elektrotxaranga taldeagaz. Eta gauean, 22:00etan, kontzertuak egongo dira: Ironia (Ondarroa), Nik Khaos (Arratia-Galdakao) eta Xutik (Lapurdi-Behe Nafarroa). ALBISTEA: Nekazal eta Kontserba Azoka+Elkarteen III. Pintxo Lehiaketa
Erlazionatutako edukiaNekazal eta Kontserba Azoka zapatuan, Berriatuan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.