Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langile ohiek moziok gaur [azaroak 2] sartu dituzte mozioak bi udaletan. Mozioen bidez, langile ohiek
Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre! dinamika babesteko eskaera egin diete udalei.
Mozio bakoitzak bere berezitasuna duela azpimarratu dute. “Langileek aurkeztutako mozio orokorrak moldaketa batzuk izan ditu alderdiekin izandako hartuemonen ondorioz”. Langile ohiek HITZAri azaldu diotenez, pozik geratu dira mozioak sartuta. “Aldaketa batzuk egin baditugu ere, pozik gaude. Izan ere, gure helburu nagusiena zen mozioen bidez udalek langileen aldeko jarrera hartzea eta herritarrei dei hori egitea, eta gure aurkako zigor eskaerak kentzeko eskatzea”.
Alexis Rodriguezek HITZA-ri jakin eragin dionez,
Etxebarriko Udalean sartu duten
mozioa “gozoagoa” da. “Etxebarrian sartu dugun mozioan TMA
Hiriko auzia-n sartuta zegoela eta Rafael Zabala
persona non grata izendatzeko eskaera kendu egin ditugu, udal taldeak hala eskatuta”. Dena dela, langile ohientzat garrantzitsuenak ziren puntuan ontzat eman dituztela gaineratu dute.
TMA-ko langile ohiak, Markina-Xemeingo udaletxe aurrean, mozioagaz.
Dena dela, bai Etxebarrian eta baita Markina-Xemeinen ere
oposizioagaz (EH Bildu eta EAJ, hurrenez hurren)
bilduko direla diote. “Nahi duguna da gure mozioa ahalik eta babes handienagaz onartzea”
Behin mozioak sartzeko eskaerak eginda,
datozen egunetan herri desberdinetan hitzaldiak eskaini, informazio mahaiak ipini eta beste hainbat ekintza egingo dituztela aurreratu dute. “Herritarrek euren atxikipenak eman ahal dituzte,
Neuk be eingo leloagaz argazkia aterata”.
LOTUTAKO ALBISTEAK: