Berriatuko Udalak liburutegirako prestatutako agendaren baitan, eguaztenean [martxoak 29], Berriatuan bizi den idazle etxebarritarraren solasaldia egongo da, liburutegian. Aiertzak
Jauregiko Sekretua bere laugarren liburuaren inguruko saioa eskainiko du, 15:00etatik 16:00etara. Saioa 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoela aurreratu dute.
HONEKIN LOTUTA: Maribel Aiertzari egindako elkarrizketa irakurri