Emanaldia ekainaren 17an (zapatua) izango da, 22:30ean. Eta saioa “berezia” izango dela iragarri dute. Izan ere, azkena izateaz gain, orain arte ez modura, Ondarroako saioa ez da areto itxi batean izango: herriko frontoian (Musika Plaza). Eguraldi txarra egingo balu, emanaldia Bide Onera zinema aretoan izango dela iragarri du Ondarroako Udalak.
“Artedramakoek
Ondarroan bukatu nahi izan dute bira, eta beraiek luzatutako proposamena egokia iruditu zaigu herrian kultur ekintza indartsu bat txertatzeko”, azaldu du IƱaki Lersundi Ondarroako kultur zinegotziak.
Sarrerak salgai. Sarrerak ekainaren 9etik aurrera erosi ahal dira, Ondarroako Turismo Bulegoan.
Prezioa: 7 euro. HITZAk
bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu harpidedunen artean. Zozketan parte hartzeko deitu (94-684 44 36) eguena [ekainak 15] 16:00ak baino lehen.
‘Francoren bilobari gutuna’ antzezpeneko irudia. Argazkia: Artedrama
Francoren bilobari gutuna Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzitako eta Ximun Fuchs-ek zuzentzen duen antzezlana da.
Artedrama (Bizkaia), Le Petit Theatre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) antzerki taldeek elkarlanean muntatu duten obran
Ander Lipus aktore markina-xemeindarrak parte hartzen du. Dena dela, Lipusegaz batera ondo aktoreak ere oholtzara aterako dira domekan: Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola. “Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna”.
Obrak, gainera,
Donostia Antzerki Saria ere jaso zuen martxoan.