San Migel egunak jaia ekarri du Arretxinagara
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Mariatxiek luzatu dute eguerdia. Hainbat doinu dantzagarri jo dituzte aulkietan jarrita edo txosnen inguruan zutik emanaldia jarraitzen egon direnen gustua asetzeko. Arratsaldean, berriz, baseliza eta probalekua izan dira bilgune. Iñaki Perurena harrijasotzaileak harrien inguruko azalpenak eman ditu baselizan, jasoaldiak ere tartekatuta. Zubibarriren idien eta Patxua Tabernako zaldiaren arteko norgehiagoka egon da jarraian, probalekuan. Idiak atera dira lehenbizi plazara eta 1.500 kiloko harriagaz 36 untze metro bat eta 60 zentimetro egin dituzte. Zaldiak, berriz, 67 untze 3/4 3 metro eta 80 zentimetro egin ditu 900 kiloko harria batera eta bestera eramanez.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Idien marka ontzeko 54 untze 2 metro eta 40 zentimetro bete behar zituen zaldiak, eta marka hori hobetzea lortu du erraz. Jaiak hasi besterik ez dira egin. Gaur bezala, egun osoko egitaraua egongo da bihar [irailak 30] eta etzi [urriak 1] ere.HONEKIN LOTUTA: