Gure Esku Dago-k antolatuta egin da manifestazioa gaur [irailak 30], bigarrenez hil honetan. Eta bat egin dute EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin-Podemosek, Geroa Baik, EH Baik, ELAk, LABek, EGIk, Ernaik, Gazte Abertzaileek, Alternatiba Gazteek, Euskal Gazte Moreek, Independentistek eta ANC-EHk. Duela bi aste egindako manifestazioan gertatu modura, oraingo honetan ere milaka herritar batu dira Bilbon egin den manifestazioan. Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna lelopean, Casillatik udaletxera arteko bidea egin dute.
Gogoratu, baita ere, bihar ELKARRETARATZEAK egingo direla Lea-Artibain eta Mutrikun. Bestalde, asko izan dira erreferenduma babesteko euren etxebizitzetan esteladak eta bestelako ikurrak ipini dituztenak. Mozioak ere onartu dira udal ezberdinetan, tartean Markina-Xemeinen.
Manifestazio burua, Casillatik atera den momentuan.
Katalunian gertatzen ari dena “guztiz larria” dela iritzita deitu zuen Gure Esku Dago-k manifestazioa. Katalunian de facto salbuespen egoera ezarri dutela iritzi dio GEDk. Herritarrek bai eta alderdi politiko eta eragile ezberdinetako ordezkariek elkartasuna adierazi die jazarritako hautetsi, herritar eta erakundeei, eta bihar egitekoa den erreferendumari zilegitasuna onartzen diotela azpimarratu dute. “Gu ere Katalunia gara, gure etorkizuna ere jokoan dagoelako”.
Joseba Agirretxea (EAJ) ondarrutarra eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, manifestazioan. Argazkia: EAJ
Baina katalunian gertatzen ari denak “Kataluniako muga geografikoak gainditu” egiten dituela uste dute GED-koek, eskubide zibil eta politikoen urraketak Espainiako Estatuko herritar guztiei eragiten diela pentsatzen dutelako eta euskal herritarrek ere euren etorkizuna erabaki nahi dutela uste dutelako. “Gu ere Katalunia gara, gure etorkizuna ere jokoan dagoelako”, adierazi dute.
Lea-Artibaiko EH Bilduren hautetsi batzuk Associacio de Municipis per la Independenciak antolatutako ekitaldian, Katalunian. Argazkia: EH Bildu
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.