Ziortza-Bolibarko eta Ondarroako kideek osatzen duten Azalera taldea eta Mutrikuko bi ahizpek osatzen duten Biren taldea Gaztea irrati katearen 27. Maketa Lehiaketan daude parte hartzen. Azalerak
Hare Ale, Engainuen mugan eta Kruzigramak abestiak aurkeztu ditu lehiaketara, eta Biren taldeak
Begiratu ala ikusi,
Izua eta
Non da muga. Momentuz
abestiak entzun ahal dira bakarrik. Bigarren fasera pasatuz gero, herritarrek botoa emateko aukera edukiko dute; eguenean [martxoak 15] jakingo da bigarren fasera pasatu diren edo ez. Bigarren fasera pasatuz gero, herritarrek martxoaren 22ra arte eman ahalko dute botoa. Lehiaketaren irabazlea
apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokian ospatuko den
finalean erabakiko da.
Guztira
hiru sari banatuko dituzte:
- Epaimahaiaren saria: 5.000 euro eta BBK LIVE jaialdian jotzeko aukera.
- GazteBizHitza saria (entzuleen saria): 2.500 euro.
- Kafe Antzokiaren saria: 300 euro.
HONEKIN LOTUTA: Azalera taldearen Hare Ale kantuaren bideoklipa, ikusgai