Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Otoiora kronoigoera egingo dute Ispasterren, bigarrengoz

Aintzina Monasterio Maguregi
Ispaster
2018/06/06
Txirrindularitza eta mendia gustuko dutenek hitzordua daukate Ispasterren, zapatuan [ekainak 9]. Iaz egin zuten lehenengoz proba, eta orduan moduan, ume, gazte zein nagusientzat ibilbideak prestatu dituzte. Hain zuzen, 7-10 urte bitartekoek 1.200 metroko kronoigoera egin dezakete, 11-14 urte bitartekoek 2 kilometrokoa, eta helduek, berriz, 3,4 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute (273 metroko desnibelagaz). www.kirolprobrak.com webgunean aurrez izena eman daiteke, edo bestela, egunean bertan, 15:30etik 16:00etara ere egin ahalko da. Barikuan [ekainak 8] 09:00etan amaituko da Internet bidezko izen ematea. Ume eta gaztetxoek egunean bertan eman behar dute izena, plazan. Izena ematerakoan federatuek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, berriz, 12 euro. Ume eta gaztetxoek ez dute ezer ordaindu behar. 17:00etan hasiko da nagusien proba, plazan; ordubete lehenago, 16:00etan izango dute irteera ordua umeek, eta gazteak ordu erdi beranduago aterako dira. Ipargorri Kirol Elkartearen ordezkariek esan dutenez, iazko parte hartze antzekoa espero dute, 50-60 txirrindulari espero dituzte nagusien kronoigoeran.”Esaterako, iazko irabazleak parte hartuko duela esan digu”. Amaierarako, ume, gazte zein nagusientzat askaria prestatuko dute plazan, eta euria eginez gero, elizpean batuko lirateke. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, frontoian dutxatzeko aukera edukiko dute. Sariak. II. Otoio Igoera Krono-MTB Ispasterko Udala II. Sarian lehenengo bost emakumezko eta gizonezko sailkatuak sarituko dituzte. Irabazleek 50 euro jasoko dituzte, bigarren sailkatuek 40 euro, hirugarrenek 30 euro, laugarrenek 20 euro eta bosgarrenek 10 euro. Umeei eta gaztetxoei dominak emango dizkiete.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.