Munitibartarren aisialdian, eta batik bat taberna giroan euskara bultzatzeko apustua egin du
Euskara Batzordeak. Horretan lehenengo pauso modura,
hiru ekintza egingo dituzte ekainean. Horietan lehena zapatuan egin zuten. Herriko Tabernan elkartu ziren herritarrak, kantu bazkarian
. KZeta Taldearen doinuek lagunduta ederto bazkaldu zuten ume, gazte zein nagusienek.
Hurrengo hitzordua bi asteburu barru dute. Orduan,
Irakurketa Txokoa eta euskal ohiturei eta kondairei buruzko hitzaldia izango dituzte aukeran.