Urtero bezala, Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari eta ostalari elkarteak Gabonetako zozketa egin du, eta 2018ko Gabonetan antolatutako zozketaren 1.000 euroko
sari nagusia 11.063 zenbakia daukanak eramango du aurten etxera. Horrez gain, beste bi sari ere banatu dituzte: 600 eurokoa eta 400 eurokoa. 600 euroko erosketa txekea 11.557 zenbakidun txartela duenak lortu du, eta 400 eurokoa 24.808 zenbakiari egokitu zaio.
Hemen be bai elkartearen Gabonetako zozketa. Argazkia: Hemen be bai
Markina-Xemeingo elkarteak zapatuan [urtarrilak 5], Erregeen kabalgatan, egin zituen zotz abenduan elkartearen dendetako bezeroen artean banatu zituzten txartelen zenbakiak, eta irabazleak eta ordezkoak
barikuan [urtarrilak 11] 20:30ean, Markina-Xemeingo Kontzekupean egingo duten ekitaldira joan beharko dira bonu txartela jasotzera. Elkarteak jakitera eman duenez agertzen ez dena sari barik geratuko da.
Behin bonua hartuta, irabazleek
zortzi egun edukiko dituzte (urtarrilaren 12etik 19ra) sariak elkarteko dendetan gastatu ahal izateko. Guztira, 43 establezimenduk osatzen dute Hemen be bai elkartea, dendetan banatu dituzten txartelen atzeko aldean ageri dira guztiak.
SARIAK:
- 1.000 euroko saria: 11.063 (Ordezkoa: 22.287).
- 600 euroko saria: 11.557 (Ordezkoa: 10.883).
- 400 euroko saria: 24.808 (Ordezkoa: 22.046).