Markina-Xemein eta Berriatuko musika eskolako kideek Berriatuko Mendibarren frontoia bete-bete egin zuten abenduaren 20an eskainitako Gabon emanaldiagaz. Errepertorio zabala eskaini zuten 100 ikasle inguruk, eta irakasleek lagunduta, emanaldia “oso ondo” atera zela esan dute. “Frontoiko armailak bete-beteta egon ziren, eta jendea ere gustura geratu zen”.
Gabon emanaldian parte hartu zuten ikasle eta irakasleak. Argazkia: Tarine
Jendea gustura geratzea garrantzitsua bada ere, Tarinekoek azpimarratu dute ikasleak gustura geratzea dela kontua. “Ikasleak egindakogaz gustura geratu ziren, beraz, gu ere pozik gaude”.
Sorpresa musikalak ere egon ziren. Eta nola ez, berrikuntzak ere bai. Azken emanaldi horretan, hain zuzen ere, ukelelea jotzen duten Lekeitiar talde batek parte hartu zuen saioan.
Oro har, frontoira joan zirenei eskerrak eman nahi izan dizkiete Tarinekoek.
ARGAZKI GALERIA, ikusgai!