Aulestiko Udalak jarrita, informazio ohola dago Donibane Enparantzan. Herritarrentzat zein udalerria bisitatzera hurbiltzen direnentzat askotariko informazio baliagarria jaso dute bertan.
Alde batean,
zortzi ibilbideri buruzko informazioa dago, mapa banagaz; tartean da Lea Ibilbidea. Beste aldean, berriz, herriko mapa eta
garraio publikoen ordutegiak aurkitu daitezke, bai eta udaleko telefono zenbakia eta webgunea zein Ondarroako ertzainetxeko eta SOS Deiak-en telefono zenbakiak ere.