Mutrikuko Udalak antolatuta egingo da tailerra
urtarrilaren 25ean, 18:00etan, Zabiel kutur etxeko erakusketa gelan. Horretan parte hartu nahi dutenek, baina, aldez aurretik
izena eman behar dute. Jakitera eman dutenez, hilaren 22a da izena emateko azken eguna.
Tailerra
Hodei magoak eskainiko du, eta 5 urtetik 12 urtera artekoei zuzenduta egongo da. «Tailerrean parte hartzen dutenek magia trikimailuak ikasteko aukera edukiko dute».
Izena emateko interesatuek
kultura@mutriku.net helbidera idatzi beharko dute; tailerrean parte hartuko duen umearen izen-abizenak bidali beharko dira posta elektronikoz.
Hasiera batean saio bakarra egongo bada ere, jende kopuruaren arabera bi saio ere egin ahalko liratekeela esan du Mutrikuko kultur teknikariak.
Tailerra urtero Mutrikun egiten duten magia jardunaldien baitako ekintza bat da. «
Hilaren 27an magia ikuskizuna ere egongo da».
Hodei magoa, Ondarroan eskainitako saio baten.