Muxikako Baraizarrak irabazi du Aulestin jokatu den Euskadiko zaldi proben txapelketa
Muxikako Maume auzoko Baraiazarraren zaldiak 79 plaza, 3/4 zinta eta 0,75 metroko marka egin zuen Aulestiko 950 kiloko harriagaz domekan [urtarrilak 13], Aulestiko probalekuan. Baraiazarrak nagusitasun osoz irabazi du 2018ko Euskadiko zaldi proben txapelketa.

Euskadiko Herri Kirol Federakundeak kontrolatuko txapelketan, gainera, beste Aulestiko Juan Uriarteren eta Kobaren zaldiek ere parte hartu zuten. Uriarteren zaldiak 67 plaza, zinta erdi eta 0,15 metroko marka egin zuen, eta Kobarenak, berriz, 66 plaza.
Sariei dagokienez, Baraiazarrak manta, hiru txapel, oroigarria eta 800 euro jaso ditu. Uriartek 700 euro eta Kobak 600 euro.