Ezker Abertzaleko gazte antolakundeak ohar baten bidez jakitera eman duenez, euren gain hartu dute domekan Ondarroako Arta musturreko begiratokian dagoen monumentu frankistaren aurka egindako ekintza. "Monumentua herriko zati garrantzitsua izan da, gazteok antolatu eta bota dugun arte".
San Anton jaiak ospatuko dituzte Markina-Xemeingo Barinaga auzoan. Kirol, joko eta lagunarteko otorduak izango dira nagusi jaiak iraungo duten lau egunetan.
Nasa kaleko 3tik 19rako tartean lurra konpondu eta asfaltatzeko lanak egingo dituzte urtarrilaren 21etik otsailaren 3ra. Udal iturriek jakitera eman dutenez, tarte hori zirkulazioari guztiz itxita egongo da, eta hori dela, hainbat zirkulazio aldaketa egingo dituzte.
Mutrikuko Udalak, aurten ere, Berdel Aipamena saria jasotzeko hautagaiak proposatzeko, eta ondoren horietako baten artean erabakitzeko aukera eman die herritarrei. Proposamenak urtarrilaren 31 arte jasoko dituzte.
Helmugak EuSport proiektuko kideek 2017ko udan Mongolian gauzatutako proiektu solidarioaren inguruko emanaldia eskainiko dute barikuan, 20:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.
Erakustaldia osailaren 2an egingo da, 18:30ean, Uni pilotalekuan. Sarrerak 10 eurotan daude salgai, Zeharka, Mateo, Bikale eta Naroki tabernetan eta Elkar Sporten.
Roberto Aguado Romo psikologo kliniko ospetsuak Emozioen kudeaketa hitzaldia emango du eguaztenean [urtarrilak 16], 17:00etan, Txomin Agirre Ikastolako mediateka gelan.