Roberto Aguado Romo psikologo kliniko ospetsuak hitzaldia emango du Ondarroan
Roberto Aguado Romo psikologo kliniko ospetsuak Emozioen kudeaketa hitzaldia emango du eguaztenean [urtarrilak 16], 17:00etan, Txomin Agirre Ikastolako mediateka gelan.
Ondarroako Txomin Agirre Ikastolak antolatuta, Roberto Aguado Romo psikologo kliniko ospetsuak Emozioen kudeaketa hitzaldia emango du eguaztenean [urtarrilak 16], 17:00etan, Txomin Agirre Ikastolako mediateka gelan. Hitzaldia, gainera, ikastolaren 50. urteurrenena ospatzeko ekintzetako bat izago da.
Aguado, hain zuzen ere, haur eta nerabeen emozioen kudeaketan aditu handienetarikoa da gaur egun, eta bi orduko tartean, ume, gazte eta nerabeen gogo aldartea eta emozioak ulertzen laguntzeko hitzaldia eskainiko du. Aldi berean, bertaratzen direnen zalantzak argitzeko tartea izango dutela ere adierazi dute antolatzaileek. “Guztion kezka diren gaiak jorratzeko aukera izango dugu: gure seme-alabei ezarri beharreko mugak, haserreak zelan konpondu, guraso edo gure seme-alaben lagunak izan behar garen…”.
Sarrera doakoa dela eta herritar guztiei irekia dela gogorarazi dute antolatzaileek. “Egunerokoan denon laguntzeko hitzaldi interesgarria dela deritzogu”.