Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

EMEekin programari jarraipena emango dio Azaro Fundazioak

Bigarren programan, berrikuntza gisa, marka pertsonala indartu eta lana bilatzeko orduan erreminta digitalen erabilera landuko dira.

EMEekin programa. Argazkia: Azaro Fundazioa EMEekin programa. Argazkia: Azaro Fundazioa
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/01/16

Lehen urtean edukitako arrakasta ikusita otsailean EMEekin programa berri bati hasiera ematea erabaki du Azaro Fundazioak, eta programa berrian izena emateko epea zabaldu dute. EMEekin Azaro Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Leartibai Garapen Agentziarekin eta Lea Artibai Ikastetxearekin elkarlanean martxan jarritako programa da. Lea-Artibai eskualdeko emakume langabetuei zuzenduta dago, eta hauen ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorrak bultzatzea ditu helburu.

Otsailaren 7an hasiko den programa berriak 6 hilabeteko iraupena izango du (uztailaren 19ra arte), eta berritasunekin dator. “Besteak beste, egun bogan dauden bi arlo sakonduko dira: norbere marka pertsonala indartzeko teknikak eta lana bilatzeko erraminta digitalen ezagutza”, azaldu dute.

Programa jarraitzeko aurrez aurreko klaseak eta sare bidezkoak uztartuko dituzte, “IKT tresnen erabilera sustatu eta familia bizitzarekin bateragarritasuna errazteko asmoz”. Aurrez aurreko saioak astean bi egunetan izango direla aurreratu dute, 09:45etik 12:45era. Hala ere, parte hartzaileen arabera, egun eta ordutegiak moldatu ditzaketela esan dute.

Parte hartzaileek era askotako moduluak landuko dituztela zehaztu du Azaro Fundazioak: komunikazio gaitasunak, sormena, lidergotza, negozio eredu berriak, berrikuntza… “Horrez gain, coaching eta mindfulness tekniken bitartez bestelako gaitasunak garatzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek. Guzti hau, enpresa munduarekin harremana berreskuratu eta egun baloratzen diren konpententziak ezagutzera bideratuta”. Hala, ekintzailetzan eta negozio ideia berrien sorreran eragitea lortu, eta ekonomia zirkularraren esparruan, ekintzailetza berdea sustatu gura dute. Negozio ideia duten emakumeei ideia definitzen eta lantzen lagunduko diete.

Parte-hartzaileak, uneoro, esparru anitzetako profesionalez inguratuta egongo direla jakitera eman dute, eta banakako coaching saioak zein taldekakoak edukiko dituzte. “Lan orientatzaile batek gidatuko ditu programa osoan, eta iazko programan parte hartzaileek oso positiboki baloratu zuten alderdi emozionalaren lanketak ere pixu handia izango du EMEekin-en bigarren programa honetan ere”.

Saio gehienak Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean egingo dituzte. Lea-Artibaiko enpresa ehuna, ekonomia zirkularra eta sormena deritzen atalak Azaro Fundazioko teknikariekin landuko dituzte. Ekintzailetza saioak, ostera, Leartibai Garapen Agentziak gidatuko ditu, eta Leartibai Ikastetxearen esku egongo dira gaitasun pertsonalak, laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak, elkarrizketa pertsonalak eta coaching pertsonalizatua deritzan arloak. Bestalde, ZKOMUNIKAZI enpresa adituko kideek erakutsiko dizkiete erraminta digitalak eta marka pertsonala zelan landu, eta norbere diskurtsoaren lanketa AKEN enpresa adituaren ordezkariekin egingo dute.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, EMEekin programan formazio berritzailea eskaintzen dute, “emakumeak ahaldundu eta egungo lan mundurako beharrezkoak diren tresnak bereganatuz laneratzeko unean prest eta konfidantzaz sentitu daitezen”.

Parte hartzeko interesa duten guztiek urtarrilaren 31ra arte edukiko dute bigarren programan izena emateko aukera. Horretarako Azaro Fundaziora deitu behar dute, 94-616 91 72 telefono zenbakira.

TREBAKUNTZA GAIAK:

  • Lea-Artibaiko enpresa ehuna (10 ordu)
  • Marka pertsonala, erreminta digitalen bidez (5 ordu)
  • Ekintzailetza (25 ordu)
  • Norbere diskurtsoaren lanketa (10 ordu)
  • Sormena (5 ordu)
  • Ekonomia zirkularra (15 ordu)
  • Gaitasun pertsonalen garapena (35 ordu)
  • Coaching saio indibidualak (15 ordu)
  • Ibilbide pertsonalizatuen diseinua eta lan-orientazioa (10 ordu)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.