'Behinolako kantuak eta jolasak' tailerra emango dute Markina-Xemeingo Herri Bibliotekan
Behinolako kantuak eta jolasak tailerra eskainiko du Itsaso Arrietak Herri Bibliotekan, urtarrilaren 21etik otsailaren 21era. Guraso, hezitzaile, irakasle eta interesa duen orori zuzenduta dago ikastaroa eta ume kantu eta jolasak irakastea eta batez ere hauek umeei transmititzeko bideak proposatzea du helburu.
Guztira hamar saio izango dira, astelehenetan eta egunetan, 17:00etatik 18:30era. Parte hartu nahi dutenek bihar arte edukiko dute izena emateko aukera zabalik. Horretarako Herri Bibliotekara zuzendu behar dira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, zaintza zerbitzua egongo da saioek irauten duten bitartean.