Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lea-Artibaiko herritarrek ere parte hartu ahalko dute Berriatuko Ipuin eta Marrazki Lehiaketan

Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 12a izango da. Sari banaketa maiatzaren 7an egingo da, 18:30ean, bideo gelan.

Asier Alkorta
Berriatua
2019/01/17

«Parte hartzea handitu eta ipuinak idatzi eta marrazkiak egiteko zaletasuna indartu nahi izan dugu aurten», azaldu du Jon Arriola Berriatuko alkateak.

Azken urteetan modura, aurten ere gaia librea izango da, bai marrazki lehiaketan eta baita ere ipuin lehiaketan. Eta herritar bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahalko ditu. Hori bai, modalitate bakoitzeko sari bakarra jaso ahal izango dela esan dute.

Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 12a izango da. «Astelehenetik barikura, lanak udal liburutegian aurkeztu ahalko dira, 16:30etik 19:30era, gutunazal batean. Ostera antzean, PDF formatuan posta elektronikoz ere bidali ahal dira (liburutegia@berriatua.org)». Arazorik edota zalantzarik edukiz gero, liburutegira ere deitu ahal dela esan dute: 94-613 92 63. Sari banaketa maiatzaren 7an egingo da, 18:30ean, bideo gelan.

Berriatua ipuin eta marrazki lehiaketa

III. Ipuin eta Marrazki Lehiaketara aurketu zirenak, iazko sari banaketan.

Azpimarratu dutenez, lanak egilearen izenik gabe aurkeztu beharko dira. «Jasotzerakoan zenbaki bat jarriko zaie, eta egilearen izen-abizenak hartuko ditugu».

Modalitate bakoitzean eta adin tartearen araberako maila bakoitzean sari nagusi bat emango badute ere, parte hartzaile guztiek diploma bat jasoko dute. «Eta aurkezten diren marrazki eta ipuin guztiak ikusgai jarri eta koadernatu egingo dira».

Epaimahaia udal ordezkari batek, herriko idazle batek eta euskara irakasle batek osatuko dute.

«Eskaintza zabaltzen». Ipuin eta Marrazki Lehiaketa Berriatuko Udalak aurten liburutegirako prestatu duen agendaren baitako ekintza bat da. Aurten, gainera, udalak iazko diru partidaren bikoitza erabiliko du herriko kultur eskaintza indartzeko. «Aurten 8.000 euro bideratu ditugu, iazko partidaren bikoitza», azaldu du Arriolak. Oro har, agenda indartu eta adin tarte guztiei zuzendutako ekintzak antolatu nahi izan dituztela esan dute. «Ume eta gazteentzako ekintzak eskaintzeaz gain, helduentzako eskaintza ere indartu egin nahi izan dugu. Ekintza ezberdin gehiago antolatzeko handitu dugu diru partida».

Momentuz, ekainera arteko agenda argitaratu dute. «Irailean urte bukaerara artekoa aurkeztuko dugu».

Erlazionatutako edukiaBaldintzak eta sariakIdazketa lantzeko tailerrak egongo dira Berriatuan, helduentzako eta umeentzako

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.