Herria 'lagunkoi' bihurtzeko ekintza plana diseinatzen hasi dira lekeitiarrak
30 lagun inguru batu ziren lehenengo saioan. Aire zabaleko guneez eta eraikinez eta garraioari buruz hitz egin zuten parte hartzaileek.
Lekeitio “herri adeitsua” bihurtzeko ekintza plana diseinatzen hasi dira herritarrak. Diagnostikoan agertutako beharrizan eta premiei konponbidea emateko 30 lagun inguru batu ziren lehenengo saioan. Aire zabaleko guneez eta eraikinez eta garraioari buruz hitz egin zuten parte hartzaileek. Datozen asteetan ere jarraituko dute lanean. Adin guztientzako herria sortzeko bide horretan Bizitzen fundazioaren laguntza daukate lekeitiarrek.
Eguenean [urtarrilak 24] daukate hurrengo saioa, 17:30tik 19:00etara, Barandiaran aretoan. Etxebizitza, sareak eta gizarte laguntza gaiak landuko dituzte bigarren saio horretan. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Lekeitioko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan, agurtzane-ongintza@lekeitio.eus helbidera idatzita edo 94-603 41 00 telefono zenbakira deituta. Herritar guztiak gonbidatu eta Lekeitio Lagunkoia bihurtzeko “denen parte hartzea” beharrezkoa dela azpimarratu dute.
Hurrengo saioetako datak hauek dira:
- Urtarrilak 31. Landuko diren gaiak: Enplegua eta partaidetza, errespetua eta gizarteratzea.
- Otsailak 7. Landuko diren gaiak: Komunikazioa eta informazioa eta gizarte eta osasun zerbitzuak.