Lekeitioko Jai Batzordeak aratusteetako kartel lehiaketa abiarazi du
Lanak aurkezteko epea otsailaren 8an amaitzen da. Kartel irabazlea zein izan den otsailaren 12an esango dute. Kartelak ondoko testua eduki beharko du, "derrigorrez": 'Aratusteak 2019. Lekeitio. Otsailaren 28tik martxoaren 5era'.
Lehiaketan edozeinek parte hartu ahal du, eta lanak otsailaren 8rako aurkeztu behar dira, Eusebio Erkiaga kultur etxean, astelehenetik barikura (10:00-13:00 eta 15:00-21:00). Sari bakarra egongo da, 200 eurokoa.
Kartelak derrigorrez Aratusteak 2019. Lekeitio. Otsailaren 28tik martxoaren 5era testua eduki beharko du. “Era berean, Lekeitioko aratusteei lotutako berezitasunen bat agertu beharko da. “Epaimahaiak baztertu egingo ditu herriko aratusteekin zerikusirik ez duten kartelak”. Teknikari dagokionez, librea izango da.
Aurkezteko modua: kartelak euskarri digitalean aurkeztuko dira, egilearen daturik barik. Artxibo digitala, PDF, JPG edota PSDan izango dira, DIN A-3 tamainan eta gutxienez 225ppp-ko bereizmenagaz. Kartelak CD baten eraman beharko dira, eta esaeraren izenburua jarriko da. DCarekin batera gutunazal bat aurkeztu beharko da: kanpoko aldean kartelaren lelo edo esaera idatziko da, eta barruko aldean egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia…).
Egile bakoitzak nahi haina lan aurkeztu ahal ditu. “Kartel bakoitzak, baina, lelo edo esaera propioa edukiko du”.
Aurkezten diren lan guztien lehenengo galbaea udaleko berdintasun saileko kideek egingo dute. “Geratzen diren lanetatik, Jai Batzordeak aukeratuko du lan irabazlea. Batzordearen erabakia apelaezina izango da”.
Kartel irabazlea zein izan den otsailaren 12an esango dute. “Irabazlearen izena eta saria hartzeko eguna eta tokia udaleko Facebook orrialdean, kultur etxeko iragarkien taulan eta komunikabideetan agertuko da”. Dena dela, aurkezten diren kartelek “behar besteko mailarik ez dutela” uste badute, Jai Batzordeak saririk ez ematea erabaki ahal du.