Danborra jotzen ikasi eta Andrabandan parte hartzeko ikastaroa egingo dute Ondarroan
Saioak otsailean eta martxoan egingo dira, zapatuetan. Parte hartzeko Etxelila joan (Artibai, 3), telefonoz deitu (94-613 40 08) edo posta elektronikoa idatzi (etxelila@ondarroa.eus) behar da.
“Andrabandan jo nahi duzu? Oraintxe duzu aukera!”. Esaldi horrekin iragarri du Ondarroako Udal Berdintasun Sailak otsailean eta martxoan danborra jotzen ikasteko ikastaroa egongo dela Etxelilan. Saioak ondoko egunetan izango dira, 10:00etatik 13:00etara: otsailaren 2an eta 16an, eta martxoaren 9an eta 23an. Parte hartzeko Etxelila joan (Artibai, 3), telefonoz deitu (94-613 40 08) edo posta elektronikoa idatzi (etxelila@ondarroa.eus) behar da.