Traktoreei IATa pasatzeko agiriak udalean utzi ahalko dituzte mendexarrek
Ibilgailuen Azterketa Teknikoa Mendexan pasatu gura dutenek, datorren astelehenean (urtarrilak 28) eta martitzenean (urtarrilak 29) udaletxean utzi beharko dute dokumentazioa.
Aurten ere mendexarrek euren traktoreei Ibilgailuen Azterketa Teknikoa herrian bertan pasatzeko aukera izango dute. Hain zuzen ere, udalak bi urtean behin ematen du horretarako aukera.
Horretarako, baina, beharrezko dokumentazioa bideratuko du Zornotzako IATaren enpresara. Beraz, herritarrek datorren astelehenean (urtarrilak 28) eta martitzenean (urtarrilak 29) udaletxean utzi beharko dute dokumentazioa.
Gogora ekarri dutenez, agiri originalak aurkeztu behar dira udalean. Fitxa teknikoa eta zirkulazioarako baimena eramateagaz batera, traktore eta erremolkeei dagokien tasa ordaindu beharko dute: 42,14 euro.
09:00etatik 14:00etara bitartean aurkeztu ahalko dira aipatu agiriak. Herritarrek informazio gehiago nahi izanez gero, udal idazkaritzara deitzeko eskatu dute: 94-684 21 06.
Behin herritarrek utzitako dokumentazioa jasota, udaletik IATaren enpresara igorriko dituztela azaldu dute udal ordezkariek, eta ondoren, enpresako teknikariak Mendexan zein egunetan egongo diren jakinaraziko diete. “Bi urtero egiten dugu hemen. Esaterako, Amoroton eta Ispasterren ere egiten dute. Horregatik, hemen egiten ez denean, IATa urtero pasatu behar dutenei, horietara joateko aukera dutela esaten diegu”.