Multikirolak antolatu ditu Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak
16:30ean hasiko da ekimena. Ping pong eta billar-mahaiak, futbolina eta egurrezko jolasak egongo dira arratsalde osoan.
Era askotako kirolak probatzeko aukera edukiko dute umeek zapatuan [urtarrilak 26] Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegian. Aurten ere multikirolak antolatu ditu Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak.
16:30ean hasiko da ekimena. Ping pong eta billar-mahaiak, futbolina eta egurrezko jolasak egongo dira arratsalde osoan. Horrez gain, eskalada egiteko aukera, patinekin ibiltzeko ikastaroa, aerobik saioak eta jolasak ere egongo dira.
Eskalada 17:00etatik 20:00etara egin ahalko dute ume eta gaztetxoek, aerobik saioak, bestalde, 17:00etatik 18:00etara izango dira. Aurreratu dutenez, bizpahiru saio egingo dituzte 20 minutukoak. Patinekin ondo moldatzen ikasi edo hobetzeko ikastaroa 18:00etan hasiko da, eta patinak norberak eraman behar dituela zehaztu dute Guraso Elkartekoek. Jolasekin emango diote multikirolei amaiera. 19:00etatik 20:00etara txokor batze, saku lasterketa edota sokatiran parte hartu ahalko dute ume eta gaztetxoek.