EMEekin programan izena emateko epea asteon amaitzen da
Otsailaren 7an hasiko dute programa eta bere helburu eskualdeko emakumeen ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorrak bultzatzea da.
Lea-Artibai eskualdeko emakume langabeei zuzendutako EMEekin programan izena eman gura dutenek eguena (urtarrilak 31) dute horretarako azken eguna. Azaro Fundazioaren webgunean izena eman daiteke, edo bestela 94-616 91 72 telefono zenbakira deituta.
Otsailaren 7an hasiko dute programa eta bere helburu eskualdeko emakumeen ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorrak bultzatzea da.
Parte hartzaileen familia bizitzarekin bateragarria izan asmoz, aurrez aurreko saioak eta online bidezkoak uztartuko dituzte.
Profesionalen laguntza. Iaz egin zuten lehenengoz, eta izandako arrakasta ikusita erabaki zuten aurten ere programa eskaintzea.Bere baitan jaso dituzten lan ildoen artean, batik bat, norbere marka pertsonala indartzeko tekniketan eta lana bilatzeko erraminta digitalen ezagutzan sakonduko dutela jakitera eman dute. Era berean, alderdi emozionalaren lanketa ere egingo dute.
Lan orientazioa izango dute uneoro eta taldekako zein banakako coaching saioekin osatuko dute programa.
Azaro Fundazioak Leartibai Garapen Agentzia eta Lea Artibai Ikastetxearekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz antolatzen du eskualdeko emakume langabetuen bilgunea den programa.