Lea-Artibaiko Mugimendu Feministak bigarren asanblada irekietarako deialdia zabaldu du
Mutrikun datorren astean egingo dute Greba Feminista antolatzeko bigarren bilera.
Euskal Herriko Bilgune Feministak bere aldarrikapenak eta oinarri politikoak zehaztu ditu martxoaren 8ra begira, eta herriz herri, Greba Feminista antolatzeko lanetan murgilduta daude.
Esaterako, Lea-Artibaiko Mugimendu Feministak bigarren asanblada irekien deialdiak iragarri ditu. Barikuan (otsailak 1) Munitibarren eta Ondarroan jarri dituzte hitzorduak, eta zapatuan (otsailak 2), berriz, Etxebarria, Lekeitio eta Markina-Xemeinen bilduko dira. Azken horretan, Ziortza-Bolibarko herritarrak ere elkartuko dira. Berriatuan, ostera, astelehenero batzartzen dira. Aulestiarrek otsailaren 10ean (domeka) egingo dute bigarren asanblada.
BILERAK:
- MUNITIBAR: Otsailaren 1ean, udaletxeko aretoan, 19:00etan.
- ONDARROA: Otsailaren 1ean, Etxelilan, 19:00etan.
- MARKINA-XEMEIN/ZIORTZA-BOLIBAR: Otsailaren 2an, Uhagonen, 10:00etan.
- LEKEITIO: Otsailaren 2an, Kultur Etxean (Txitxin tokijan), 11:00etan.
- ETXEBARRIA: Otsailaren 2an, udaletxean, 12:00etan.
- BERRIATUA: Astelehenero, bideo gelan, 18:30ean.
- MUTRIKU: Otsailaren 9an, 10:30etik aurrera, EMA gunean.
- AULESTI: Otsailaren 10ean, musika gelan, 12:00etan.