Mutrikuko EH Bilduko kideek Joakin Larrañaga eta Joseba Palenzuela proposatu dituzte alkatetzarako
Koalizioak alkategaiak proposatzeko aukera zabaldu zuen herritarren artean. Jakitera eman dutenez, bi hautagai horiek aurkeztu dira. Herritarrek bietako bat aukeratu beharko dute.
“Proposamenak aurkezteko epean bi hautagai horiek aurkeztu dira eskatzen ziren abalek lagunduta”. Proposamenak mahai gainean jarrita, orain, bietako bat aukeratzeko preozesuak zabalik jarraitzen du. “Alkategaia aukeratzeko erroldan izena emanda dauden herritarrek otsailean aukeratu ahalko dute bietako bat”. Baten edo bestearen alde egiteko prozesua nola izango den aurrerago azalduko dutela esan dute.
Bide beretik, koalizioak gogorarazi du bietako bat aukeratzeko bozketa egin bitartean, erroldan izena emateko aukera zabalik dagoela; erroldan izena emateko epea bozketa egunera arte dago zabalik. “Erroldan izena eman nahi dutenek, beraz, mutrikukoehbildu@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko du, erroldan izena eman nahi dutela adieraziz eta bere izen-abizenak emanez”. Aurretik azaldu zuten modura, ematen duten botoa sekretua izango da.
Joseba Palenzuela Arrieta Mutrikuko alkate izan zen 2011-2015 agintaldian. Eta urte horietan, Joakin Larrañaga Arkotxa zinegotzi izan zen.