Ondo joan da Tarinek Markina-Xemeinen eskainitako I. Piano Entzunaldia
Berriatuko eta Markina-Xemeingo Tarine udal musika eskolan pianoa ikasten ari diren hamabi ikaslek I. Entzunaldia eskaini zuten astelehenean [urtarrilak 28] Tarinek Markina-Xemeingo Kontzekupean daukan egoitzan. Emanaldia «xumea» izan zela eta «dena espero bezala» atera zela esan dute. «Ikasleak egindakoagaz gustura geratu ziren, beraz, gu ere pozik». Hurrengo entzunaldia otsailaren 15ean eskainiko dute, Markina-Xemeinen baita ere.