Berri Txarraken 'Ikusi arte' kontzertua, martxoaren 18an, Ondarroan

Kontzetua Beikozinin izango da, eta sarrerak martitzeneko 17:00etatik aurrera egongo dira salgai. Pertsonako lau sarrera erosi ahalko direla esan dute. Prezioa: 18 euro.

Berri Txarrak taldearen Ikusi arte bira Ondarroara ailegatuko da martxoaren 18an; taldeak Beikozinin eskainiko du kontzertua. Beikozineko arduradunek esan dutenez, sarrerak 18 euro balio ditu eta martitzeneko 17:00etatik aurrera [otsailak 5] egongo dira salgai. “Pertsonako lau sarrera salduko dira. Horrez gain, adin txikikoentzako sarrera debekatuta egongo da, eta sarreran nortasun agiria eskatuko da”.

Taldeak herri gehiagotan ere eskainiko du kontzertua:

  • Otsailak 15: Gernika-Lumo (Astra)
  • Otsailak 19: Bilbo (Kafe Antzokia)
  • Otsailak 20: Bilbo (Kafe Antzokia)
  • Otsailak 21: Azpeitia (San Agustin)
  • Otsailak 23: Lekunberri (Frontoia)
  • Otsailak 24: Ibarra (gaztetxea)
  • Martxoak 9: Durango (Plateruena)
  • Martxoak 10: Durango (Plateruena)
  • Martxoak 18: Ondarroa (Beikozini)
  • Martxoak 19: Gasteiz (Jimmy Jazz)
  • Martxoak 27: Altsasu (gaztetxea)
  • Apirilak 4: Hazparne (Ttattola)