Bilboko opera eskura edukiko dute lekeitiarrek

Lekeitiotik joan-etorria egin eta Euskaldunako sarrera eskuratu ahalko dute lekeitiarrek prezio berezian.

Gioachino Rossiniren Semiramide opera ikusteko aukera eskainiko dute ABAO-OLBE eta Lekeitioko Udalak. Otsailaren 13an, asteazkena, izango da emanaldia, eta 40 euroren trukean Lekeitiotik joan-etorria egin eta Euskaldunako sarrera eskuratu ahalko dute lekeitiarrek. Azaldu dutenez, Kultur Etxean lortu ahalko dira sarrerak, arratsaldez. Izena otsailaren 6a orduko eman behar da.

Gioachino Rossiniren musikagaz lagundutako Babiloniako Semiramis pertsonaia ezagunari buruzko melodrama tragikoa kontatzen du operak, bi ekitalditan banatuta. Musika zuzendaria eta eszena zuzendaria Alesandro Vitiello eta Luca Ronconi dira. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Koruak parte hartuko dute emanaldian.